Laguntzeko eta errezteko lana hemen aurkezten dizuet material hau:
Lau artxibo (pdf) dira. Apunteak eta ariketak. Sistema eragilea, eta Web eta internet dira gaiak. Oso oinarrizko informazioa, gehienentzat, agian, balio gabeko materiala, baina guztiok (irakasleok eta ikasleak) ezagutu eta menperatu behar dugun “edukiaren mamia” hasteko eskola 2.0 proiektoan.
Mikel huerta-k egindakoa da eta denon izenean mila esker.
Mikel berak azaltzen digu zer dakarren pdf bakoitzak:
I n t e r n e t
(Web)
Dokumentu honek Internet Explorer 6.0 web nabigatzailea erabiltzen irakasten du. Horretarako hurrengo orrialdeetan programaren aukera garrantzitsuenak azaltzen dira. Dokumentu hau Ariketak izeneko dokumentuarekin batera erabili behar da. Izan ere, ikasleak egin behar duena zera da: Ariketak dokumentuko ariketa bakoitza zenbait urratsez osatuta dago eta urrats batzuen amaneran zenbaki bat agertzen da. Urrats bat nola egin ez bada jakiten erreparatu beharko zaio zenbakiari eta dokumentu honetan irakurri zenbaki hori duen atala.
Kontuan hartu daukagun sistema eragilea Windows XP dela.
Aurkibidea:
1.- Microsoft Internet Explorer programa martxan jarri
2.- Estekadurak
3.- Web orrialdeak ireki
4.- Microsoft Internet Explorer programaren menua eta tresna-barra
5.- Atzera [Atrás] botoia
6.- Aurrera [Adelante] botoia
7.- Gelditu [Detener] botoia
8.- Freskatu [Actualizar] botoia
9.- Etxeko orrira [Inicio] botoia
10.- Gogokoak [Favoritos] botoia eta Gogokoak [Favoritos] menua
11.- Historia [Historial] botoia
12.- Bilatu [Búsqueda] botoia
13.- Inprimatu [Imprimir] botoia
14.- Posta [Correo] botoia
15.- Editatu [Modificar] botoia
16.- Microsoft Internet Explorer programatik irten
17.- Web orrialde bateko informazioa gorde gure ordenagailuan
18.- Web orrialde bat hasierako orrialde gisa ipini
19.- Bilaketa aurreratuak
Sistema Eragilea:
Dokumentu honek Windows XP Sistema Eragilea erabiltzen irakasten du. Horretarako tutoretza-sistema erabiltzen da. Ikasleak egin behar duena zera da: dokumentua arretaz joan irakurtzen eta, irakurritakoa ordenagailuan gauzatu.
Dokumentu honetan agertzen diren azalpenak Windows XP ServicePack2 sistemarako dira, euskarazko bertsiorako.
Sistema Eragilea (Erabilera)
(Apunteak eta Ariketak)
Aurkibidea:
00.- Sarrera
01.- Leihoak eta sagua
02.- Sistema Eragilea abiatu
03.- Mahaigaina eta ataza-barra
04.- Ibilaldia Windows XP sisteman zehar
05.- Lasterbideak
06.- Ordenagailua osagaia
07.- Informazioa kudeatu
08.- Dokumentuak karpeta
09.- Zakarrontzia
10.- Programak martxan jarri
11.- Ordenagailua itzali
12.- Gehigarriak
13.- Jokoak
14.- Gauzak bilatu
15.- Programak martxan jarri sistema abiatzean
16.- hasi menua berrantolatu
17.- Pantailaren kopia
18.- Sarekoak
Sistema Eragilea (Konfigurazioa)
(Apunteak eta Ariketak)
Aurkibidea:
00.- Sarrera
01.- Kontrol-panela
02.- Itxura eta Gaiak
03.- Data, Ordua, Hizkuntza, eta Eskualdeko aukerak
04.- Soinu, hizketa eta audio gailuak
05.- Erabilerraztasunaren aukerak
06.- Gehitu edo kendu programak
07.- Inprimagailuak eta bestelako hardwarea
08.- Sareko eta Interneteko konexioak
09.- Erabiltzaile-kontuak
10.- Segurtasun-zentroa
11.- Laguntza eta zerbitzua
12.- Antolatutako atazak
13.- Disko-garbitzailea
14.- Disko-desfragmentatzailea
15.- Sistema-leheneratzea
16.- Fitxategiak eta ezarpenak transferitzeko morroia
Eta hemen dituzue estekak:
Sistema eragilea:
Internet-Web:
No hay comentarios :
Publicar un comentario