miércoles, 7 de marzo de 2012

IKUSI ETA IKASI EUSKERAZ

Gure lankidea den Amaiaren gelako Bloga (Euskara eta Literatura ) noizbehinka bisitatzen baduzue ikusita duzue jadanik EITB-n euskera irakasteko edo zuzentzeko emititzen duten baliabidea: Kerman, mintzalagun bila.
Interesgarria benetan! Eta badago gehiago ere...

EITB-k badauka 30 film euskeraz prest ikusteko edo zein momentutan. Interneteko konexio ondo badabil, nozki. Gaur hasi eta bihar jarraitu atzoko fotogramatik, eta deskargatu barik.

Marrazki bizidunak, agian “oso helduak” garelako edo direlako ikasleak, askotan ez dira kontutan hartzen eta oso baliogarriak dira ere euskera lantzeko.

Webgune honetan daukazue aukera, kasu honetan bai deskarga baten bitartez, ezkuratzeko hainbat eta hainbat.... 3.900 artxibo bataz beste.

No hay comentarios :

Publicar un comentario